Hitzaldiak osorik ikusteko aukera

Aurtengo Iparra Hegoako ekitaldiko hitzaldietan egon nahi eta ezin izan bazenuen etorri… Lasai!! Hemen dituzu bideoan 3 hitzaldiak oso-osorik:

Independentzia prozesua Katalunian I – Osoa

Kataluniako Independentzia prozesuari buruzko hitzaldi sortako lehena duzu hau. Iparra-Hegoa ekimenaren barnean Joan Tardà, Victor Terradellas eta David Fernandez tertulian aritu ziren Martxelo Otamendiren gidaritzepean. 2016ko Martxoaren 7an Seguran.

Independentzia prozesua Katalunian II – Osoa

Kataluniako Independentzia prozesuari buruzko hitzaldi sortako bigarrrena duzu hau. Iparra-Hegoa ekimenaren barnean ANCko Liz Castro eta Sumateko Jose María Clavero eta Joan Solé tertulian aritu ziren Kristina Berasainen gidaritzepean. 2016ko Martxoaren 8an Seguran.


Independentzia prozesua Katalunian III – Osoa

Kataluniako Independentzia prozesuari buruzko hitzaldi sortako hirugarrena, eta azkena, duzu hau. Iparra-Hegoa ekimenaren barnean EAJko Luke Uribe-Etxeberria, Sortuko Pernando Barrena, EH Baiko Iker Elizalde eta Gure Esku Dagoko Angel Oiarbide tertulian aritu ziren Enekoitz Telleriaren gidaritzepean. 2016ko Martxoaren 9an Seguran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude