Iparra-Hegoak badu abestia!

Xutik taldeak abesti bat sortu du Iparra-Hegoarako. Amets Arzallus bertsolariak jarri dio letra. Gare gera gire izena du, eta honela dio:

Iratzea garo bada eta baratzeak ortu,
gure izerdi luzea nolatan zaigu lehortu?
Hegoa al da pipertu, iparra dea erotu?
Mila puskako eltzea suak ezin du berotu.

Oraindik euskaldunak gare gera gire…
ea egiten dugun garenera bide…

Lehen egun hartan bezala hurbildu zaite Urruña,
kontatu zaidazu berriz bat gineneko ipuina,
beste behin ere plazara bildu nazazu Segura,
zurekin dantzatu nahi dut ipuin haren esangura.

Oraindik euskaldunak gare gera gire…
ea egiten dugun garenera bide… (berriz)

…gire gera gare, mugak jarri gabe…
…gare, gera, gire, garenera bide…

Oraindik euskaldunak gare gera gire…
ea egiten dugun garenera bide…

Euskaldunak izanen gire gera gare…
hitzen gisan bagabiltz mugak jarri gabe…

GARE GERA GIRE CDaren azala

Erantzun bat “Iparra-Hegoak badu abestia!” -n

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude