Independentzia prozesua Katalunian, hitzaldiak

Aurtengo Iparra-Hegoak hiru hitzaldi eskainiko ditu, Kataluniako independentzia prozesuaren inguruan, eta mahainguru formatuan.

• Lehenengo hitzaldiak, Kataluniako alderdi politikoetako ordezkariak bilduko ditu Seguran, Martxelo Otamendik moderatuta. Hizlariak Victor Terradellas (CDC), Joan Tarda (ERC) eta David Fernandez (CUP) izango dira. Tertulia 19:00etan hasiko da, Segurako kultur etxean.

• Bigarren hitzaldiak, independentziaren aldeko Kataluniako herritar mugimendu desberdinen ordezkariak bilduko ditu. ANC, OMNIUM eta SUMATE mugimenduetako ordezkariak Segurako kultur etxean izango dira, Kristina Berasainen gidaritzapean. Hizketaldi hau ere 19:00etan hasiko dute.

• Hirugarren eta azken hitzaldiak, Euskal Herriko hainbat alderditako ordezkariak bilduko ditu, besteak beste. PNV, Sortu, Euskal Herria Bai eta Gure Esku Dago dinamikako ordezkarien txanda izango da oraingoan, Enekoitz Telleriak moderatuta. 19:00etan hasiko dira, Segurako kultur etxean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude