2016ko Asteburu nagusia

2016ko Iparra Hegoa ekitaldiz josia dago. Agendan ikusi ditzakezue ekitaldi guztiak. Asteburu nagusia Martxoaren 10etik -13ra izango da eta musika, bertsoa, dantza, otorduak, parranda… izango da. Aurtengo gonbidatu berezia Kataluinia izango da eta beraien independentzia prozesua izango dugu ardatz. Hemen asteburu nagusiko egitaraua:

 

 

Martxoak 10, osteguna:

19:30 – Bertso eta Kantu poteoa: Amets Arzallus eta Alaia Martin bertsolariekin, Kuxkuxtu txaranga lagun. Ondoren, bertso kantu afaria plazako karpan. Afarirako txartelak Xaian eta Elorripen salgai.

maxresdefault

 

 

Martxoak 11, ostirala:

19:00 – Arkume errea eta kale giroa: Iluntzea girotzeko arkume errea, sagardoa, Polekeleke txaranga eta Kuxkuxtu.

23:00 – Kontzertuak: Xutik eta Dj Bull.
20116305908Xutik!

 

 

Martxoak 12, larunbata:

11:30 Mendi irteera: Euskal Herriko herri desberdinetako mendizaleak Goierrikoekin batera, Segurako plazatik irten eta inguruak ezagutuz.

12:00 Katalanei ongi etorria: Kataluniarrei ongi etorria, agurra, tragotxoa eta herri-buelta.bus--644x362

14:00-15:00 Herri bazkaria: Herri Bazkaria kataluniarren eta euskaldunen artean.

17:30-18:30 Castell-a eta Herri kirolak: Kataluniarren emanaldia: Castella egingo dute. Ondoren, Herri KirolakCaptura de pantalla 2016-02-24 a las 9.48.39

19:00 Taloak eta ardoa: Taloak eta Euskal Herriko ardoen dastaketa, baita cava eta butifarra ere. Kuxkuxtu txarangak alaituta.

23:00 Dantzaldia: Lapurdiko Iñazki taldearekin.

 

 

Martxoak 13, Igandea:

10:00 Kale animazioa: Txistulariak, trikitilariak, dultzainariak, albokariak, joaldunak, musikari kataluniarrak eta txakolin dastaketa.

10:00 Sukaldaritza Txapeketa: Sukalki edo gisadu prestaketa txapelketa.images

11:30-12:00 Ekitaldi instituzionala: Goierriko, Iparraldeko eta Kataluniako hautetsiekin, udaletxean.

12:00-13:00 Dantza erakustaldia: Iruñeko Mutiko Alaiak dantza taldea, fanfarrea eta Kataluniako dantzak.

13:00-14:00 Castell erraldoia: Sant Vicenc dels Hortsekoen Castell erraldoia, plazan.

14:00-15:00 Gereziondoko ekitaldia: Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen Gereziondoko ekitaldia. Kantu, musika, sardana dantza, hitz hartzea, irrintziak…gereziondokoa2

14:30-15:30 Bazkaria: Herri Bazkaria, Kuxkuxtu txarangak kantuz alaituta. Ondoren, sukaldaritza lehiaketako sari banaketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude